2012/02/06

Joseba Azkarragaren aipatzen duen "langa/distantzia psikikoaz" eta maitasunaz


  • Zergatik ez lotu dibortzio kopurua etab, merkatuak eta kapitalismoak guregan sortu dituen behe eta goiko langa psikiko horrekin? Niaren (nia bestearen aurpegian ezagutzen eta eraikitzen dut) gorespen eta gurtza “kalkula(u)tuarekin” (alegia, halere nahi genukeen zinezko gure irudiari traba egiten dioten oztopo-harri koxkorrez josita)? Eta ni utopikoaren bila “besteak” berandu baino lehen dakartzan “oztopoak “? Eta distantzia psikikoak sortzen digun ni txiki horrek konpromisorako hautematen duen ezinarekin –ezin baitu ezer prometitu, zinik egin, ez da-eta sendoa, ez du eta irudi ona bere buruaren inguruan? Hori bai, koldarkeria/ziurtasun eza/konplexua agian dena, ausardia/askatasun/balentria moderno gisa salduko dizu; gordinki: konpromisorako gaitasun eza goratua, saiatzeko duintasun nahikorik ez! Hobe porrota aurrez sinatu porrotik ez izateko!
  • Nago askotan ez dagoela harreman afektibo-sexual molde askagarri eta aringarri berrietan axolagabetasuna, orbanak (batzuetan zauri irekiak) eta hustasuna baizik. Amak/aitak ere seme-alabari orduan: zer iruditzen? “ondo doakigun bitartean maite”? Eros ala Agape?

No hay comentarios:

Publicar un comentario