2012/05/24

GERNIKA-LUMO eta EUSKAL ERIA


GERNIKA-LUMO  eta  EUSKAL  ERIA

           Ibarrangeluko gure amumak, asteleheneko Gernikako Azokatik etxerantz, itsasaldetik Gernikarantz burdinazko hegaztiak, behin eta berriz, errenkada etengabeetan bere buru gainetik igarotzen ikusi, zarata beldurgarriak entzun, eta ikaraturik, bide-ertzeko zulo batean zelan ostendu egin zen kontatzen zuen. Apirilaren 26ko arratsa zen, oskarbia, zerutik infernua ekartzeko aproposa. Condor Legio alemaniarra, italiar faxisten laguntzaz eta buruzagi frankisten koordinaziopean,Gernika gainera lehergailu, bala eta su! Zorteko amuma, Francoren ‘Gurutzada Loriatsua’k, sarraskipean harrapatu ez zuelako. Ez zuten izan ezagun eta lagun zenbaiten senitartekoek zorion berdina. 75. urteurrena. Gertakarion narrazio bizia, (des)atsegina eta arina nahi duenak, Taberna Barriko Pili Amesti gernikarraren gizona den Ingo Niebel kazetari eta historialari alemaniarraren “Gernika. Memoria de un pueblo bajos las bombas y el fuego” liburutxoa du irakurgai.
           Bere herriarekin bat, han ibili zen Agirre Lehendakaria ere, abertzale zintzo eta porrokatua, erraiak malkotan, bizibidean etorriko zitzaionaren aurrekari mingots. (Hego)Euskal Herri osoko burujabetasunaren gudari temati eta itxarobide. Espainiatik baina, semper idem, erantzun berbera: ez gaitezen atzipetu, engainatu, berdin ezkerra zein eskuina, atzo-gaur-bihar, beti-beti aitzakiaren bat gure herriaren izatea eta eskubideak ukatzeko. Lekuko hegoaldeko 4 herrialdeetarako Eusko Ikaskuntzak landu eta adostasun zabala zeukan Euskal Estaturako estatutu proiektua, edota, geroxeago Lizarrako Estatutua, bertatik bertara eratua, Espainiako errepublikano eta sozialistek, euren Errepublikako 1931ko Konstituzio sakratuaren ‘mugak’ gainditzen zituelako ukatua, ugazabak morroiari berak emaniko ‘eskubidetxo’en mugak zein diren gogorarazten dion lez. Horregatik etorri zen Hego Euskal Herriko zatiketa instituzionala (ezin onartu Nafarroa nagusiki karlista-tradizionalistak 1931eko Espainiako Konstituzio laizistaren uztarriak). Euskal Herriaren ukatzaileak, beti trebe gure artean ezinikusiak sortzeko, geu beti aiduru amua irensteko; zer aldaketa gutxi sumatzen ditudan oraindik orain!
           Agirrek ez zuen borrokarik egin Espainiako Errepublikaren alde, euskal aberriaren alde baizik, Gernika eta gernikarrak ez ziren sarraskituak eta erreak izan Errepublikarekin lerratu zirelako, euskal herria izan nahi eta horixe sinbolizatzeagatik baizik; herri ez, eri nahi gaituzte, gaixo. Ez dut ulertzen azken sasoian gure artean izan den Espainiako Errepublikako banderen ugaritzea. Azalpenik? Morroi sindromea ote?

Juankar Olaeta, 2012-04-25.

2012/05/14

Ume eta elefanteekin egiten dut amets! MALI, AFRIKA. Doctor Deseoren azken lana. Francis-en bideoa.

La muerte es infatigable.
La vida ocupa las calles.
¡Qué cruel nuestro olvido!
Toda la sensualidad,
El corazón del cambio,
En el hombro desnudo de una joven Peul.
¡África¡ La memoria de las cadenas
Surcando mares de sangre
Se transformó en música.
En este caos de negros,
Y sonrisas blancas
Andar es el arte,
La más bella danza para el encuentro.
¡África¡ Algo perdí en el camino
Que en esta tierra de ensueño
Te lo regalan. Toda la sensualidad,
El corazón del cambio,
En el hombro desnudo de una joven Peul.
¡África! Estrella polar y cruz del Sur.
Las dos bailando bajo un mismo cielo.
¡Cuánta magia, esperanza y deseo
En esta gente, en esta tierra!
¡Es tan grande la noche en la sabana!
Desaparezco. Sueño con niños y elefantes. Desaparezco. Sueño con niños y elefantes.
¡Mali! ¡África!