2012/02/06

HOMO CONSUMENS


  • Kapitalak/publizitateak menderatuak; gizakiaren bukaera, consumatum est. Indignados, asaldatuek zer eskatzen zuten zinez? Ez al da kontsumoen festan haiek ere eduki behar duten eta galbidean dakusaten zatia? Hori ere lortu dute, matxinoa matxinatzea baina ez menua aldatu eta berak erabaki nahi duelako, oturuntza anorexiko-bulimikoan haiek ere aulkia eduki nahi dutelako--------- lan logika kapitalista post-modernoak aldarrikatu egiten dituen baloreek (mugikortasuna, bio-erritmoen kontrako ordutegiak, erabateko prestutasuna…) dakarte komunitatea (domestikoa gutxienez bai, umeekin izateko denborarik ez, gogorik ezeraino, gure kontzientzia txarra sakrifizio-opariak –materialak- merkatuaren aldarean egingo ditugularik ) eraiki ezina, balore alternatiboak eta “gureak” sortzea… JosAnton Artzek: zer nahi eta hura eman, halere mutikoa triste, denek ematen diotelako nahi duena eta inork ez behar duena: zer da nahi duena eta zergatik nahi du? Zer da behar duena eta zergatik ez diogu ematen?

  • “Kolonizazio kultural-psikologikoa da kapitalaren estrategia hiperkontsumismoaren aro berrian” (Joseba Azkarraga). Zer irabazten du kapitalak ordea, kolonizazio horren biktima bera ere bada?

No hay comentarios:

Publicar un comentario