2014/11/04

'El Juego Perfecto' filma.

El ESTUDIANTE filma 2013

Askotariko Inteligentziak-Montserrat

Zer da 'EntusiasMAT'?

Zer da 'EntusiasMAT'?

Zein Jainko ? ¿Una religión sin dios? Fidel Aizpurúa

Jesús Martinez Gordo: Zein Jainko...? Dios ¿Una proyección?

Askotariko Inteligentziak-Montserrat

2014/03/06

Paula Casaresen hitzaldia: Transmisiotik Sozializaziora

'Transmisioa vs Sozializazioa' 

Familia-transmisioaren inguruan bestelako paradigma garatzen ari da Paula Kasares: fokua transmisiotik sozializaziora eramanez. Horri buruz hitz egin zuen joan zen astean Zumaian "Euskara Bestela ez gara" zikloan. Hitzaldiaren kronika aurkituko duzue zuzeu.com.en: http://zuzeu.com/2014/03/03/paula-kasares-transmisioa-vs-sozializazioa/

Hemen berak esandakoaren laburpentxoa (Zuzeun egindako kronikatik hartua):
Gaia ikertzen hasi zenean paradoxa batekin egin zuen topo: aditu guztiek izugarrizko garrantzia aitortzen diotela familiari hizkuntza baten transmisioan bainaez dela honen inguruko ikerketa lerro sistematikorik sortu, alegia. Euskal soziolinguistikak  ere oso gutxi aztertu du familiaren egiteko linguistikoa, eta egin duenean ikuspegi makro kuantitatibotik egin du. Ez da sekula sakondu benetan haurrak nola bihurtzen diren hiztun familian. Azken aldian, gehixeago ukitu da gaia hizkuntzaren erabileran emozioek duten garrantzia azaleratu delako, eta horri lotuta ikerketa batzuk egin izan direlako, gehienetan herri euskaldun, txiki eta nekazari girokoetan. Euskal Herrian gaur egun dauden beste errealitate batzuei erreparatu gabe.
Oro har gutxi landu den arloa izan arren, orain arte egin den guztia bildu eta sakon aztertu du Paulak. Egindako ikerketa lan mardulaz eta bere urtetako ibilbide profesionalak erakutsi dionaz baliaturik, ondorio batzuk atera eta  proposamen berriak egiten ditu.
Ondorio nagusia da transmisioaren kontzeptua ez dela egokia. Orain arteko lan guztiak transmisioaren kontzeptuan oinarritu dira eta kontzeptu horri hainbat gabezia ikusten dizkio Paulak. Alde batetik, transmisioa modu bertikalean ulertzen dela beti, goitik behera doana, eta horren ondorioz haurra agente pasibotzat jotzen da, hartzaile hutsa balitz bezala. Eta bestetik, nagusiki etxean gertatzen den fenomeno bezala ulertu izan delako, ama hizkuntzari erabat lotuta, eta, askotan, hizkuntzaz gaindi beste balio batzuei loturik ere ulertu izan dena.
Paradigma berria proposatzen du, transmisioa kontzeptu bezala baztertu eta horren ordez sozializazioa erabiltzea