2012/02/06

Eraldaketa ez ote da erabateko aldaketa?

  • Ez nire adi-eran, nire aditzeko moduan. Honen arabera, era-aldaketa horixe litzateke, eran aldaketa, maneran, moduan; ez litzateke beraz erabatekoa baina bai, bideetan, (halako batean edo batzuetan) metodologian... Ez litzateke bada gutxi izango.   
  • Erabateko (=guztizkoa) aldaketa izateko ordea, nire iritziz, metodologian ez ezik teleologian ere (hezkuntzaren zertarakoetan) beharko luke, izan ere, hortxe legokee koska. Esango nuke, teleologia metodologiaren ezinbesteko propedeutika dela (pró=aurrez + paideutikós=irakaskuntza), eta beraz Pedagogiaren (=norabidea eskaini, eman, eraman...) ardatz-osagaia. 
  • Are, esan behar dut, nire iritziz teleologia batek halabeharrez antropologia bat (hazi gisa, zer da gizakia?, eta beraz zer giza-artea?; horrenbestez zertarako (telos) eta nola, zer bidez (meta-odos) hezi –hezkuntza- hazi hori?) eraman behar duela atxikita, zeinetik (hezkuntza) Politika bat ere ondorioztatu behar dugun. Baina, gaur egun zeinek egiten dizkio bere buruari -eta inguruari- galdera hauek (eskolan, unibertsitatean, gizartean, politikagintzan, enpresan…)?

No hay comentarios:

Publicar un comentario