2012/01/17

Antolatzaileen oharra: Afarian parte hartzea berariazko gonbita bidez gauzatuko da, beraz azken hau ez da ekitaldi irekia.
Posted by Picasa

2012/01/08

Miguel de Unamunoren doktore tesia: CRITICA DEL PROBLEMA SOBRE EL ORIGEN Y PREHISTORIA DE LA RAZA VASCA

Gaur goizean, altxatu eta aitaginarreba zenaren etxean lehengoan harturiko liburu bat irakurtzeari ekin diot: Miguel de Unamuno, LA RAZA VASCA Y EL VASCUENCE; EN TORNO A LA LENGUA ESPAÑOLA. Colección Austral, Espasa-Calpe, S.A. 1974 . Egia esan gogoa banuen, herenegun apalategitik hartu nuenez gero. Liburuak Unamunoren hainbat idazki biltzen ditu. Tartean, 1884an (20 urte zituela beraz) Madrilen Filosofia eta Letretako Fakultatean aurkeztu zuen doktore tesia. Tesia bi zatitan banatzen da. Lehenengo zatian, lehendabizi, besteak beste, euskara eta horrekin batera euskaldunen herri-ezaugarri oro nahitaez galbidean zihoalako ideia ezaguna aipatzen du: " Pero hoy que el pueblo vasco empieza a entrar de lleno en el concierto general, hoy que las vías de comunicación han abierto al forastero deliciosos retiros en aquel rincón de España, hoy todo cambia con curso rápido. Todos los vascongados vemos la pronta asimilación de las costumbres y maneras de nuestro pueblo a muchas antes extrañas a él, el idioma se va desvaneciendo en su roce con el oficial, que simboliza una mayor cultura, y todo va pasando como pasa el flujo del agua en el océano y queda siempre vivo en el mar" (12. orr). Handik 33. orrialdera bitartean, Euskal Herriaren jatorri bila bere ezaugarririk behinena aztergai hartzen du eta berak ezagutzen duen egile orok euskararen gainean esan duenari birpasa egiten dio. Guztiz harrituta utzi nau hainbat arrazoirengatik. Orain eta hemen hauexek aipatu nahi ditut:
  1. 20 urteko gazte batek idazki horretan erakusten duen erudizioa (Larramendi SJ-ren lehen abizena Garagorri zela eta amarena -Larramendi alegia- lehen izen Josuren Lagundian sartutakoan hartu zuela irakurleari argitzeraino), bai filosofiaz eta baita hizkuntzalaritzaz zein euskararen gaineko autoreez. Zinez harrigarria.
  2. Vascuence edota vasco baino euskera hobetsi egiten du argi eta garbi euskaldunen hizkuntza izendatzeko.
  3. Euskararen (eta baita euskaldun edota vascon-en) gainean, berak ezagutu eta idatzi duten guztien (pentsa, Estrabon eta Seneca-ren aipamenak barne, grekoz egin ere) ideia eta teorien halako aurkezpen eta analisi kritikoa egiten ditu. Txundigarria bilduma eta bere ezagutza, eta baita analisirako darabilen metodo zein irizpidearen heldua ere.
  4. Zerrenda oparo horretan, Joan Perez Lazarraga salbu, noski, harritu egin naiz Joanes Leizarraga bazter, nola ez duen  Pedro Agerre Azpilikuetaren (Axular) gaineko aipamenik egiten; pentsatzekoa da ezagutzen ez zuelako dela.
  5. Bukatzeko, denon hipotesi eta "sasi" teorien analisi kritikoa egin ostean, 1884 hartan, zer ondorio nagusi ateratzen duen, gaiaren egungo iritzi-egoera nagusiarekin bat. Hona bere hitzetan:"Los más prudentes, los que no han querido entrar en el campo inmenso de las conjeturas inacabables, se han limitado, como el srñor Garcia Ayuso (5), a considerar el vascuence irreductible hasta hoy, a "que no presenta afinidad rea o conocida con familia alguna", como declara el doctísimo Schleicher, que la llama lengua única, sin hermanas, lo cual ya es adelantarse demasiado, así como es mucho aventurarse llegar hasta llamarla enigmática y que parece ser la sola lengua aborígene o primitivamente nacida en Europa, y como es demasiado llegar con Whitney a afirmar que sea acaso el último testigo de una civilización del oeste de Europa, destruida por invasores de raza indoeuropea"
Bere tesiaren bigarren erdialdean metodoaz jarduten du, baina hori oraindik irakurtzeko daukat. Emango dugu, labur baino ez bada ere, horren berri ere.

Bitartean, zinez diot ondoko bideo/dokumentalean ageri diren gehienak aipatu egiten dituela Unamunok, eta baita bertan gaur egungo adituek euskararen jatorriaz eta senitartekotasunaz azaltzen duten ondorio nagusia ere. Bestalde, bideoa/audioa ikustea/aditzea merezi du. Hona bada: