HOMO CONSUMENS
- Kapitalak/publizitateak menderatuak;
gizakiaren bukaera, consumatum est. Indignados, asaldatuek zer eskatzen
zuten zinez? Ez al da kontsumoen festan haiek ere eduki behar duten eta
galbidean dakusaten zatia? Hori ere lortu dute, matxinoa matxinatzea baina
ez menua aldatu eta berak erabaki nahi duelako, oturuntza anorexiko-bulimikoan
haiek ere aulkia eduki nahi dutelako--------- lan logika kapitalista post-modernoak
aldarrikatu egiten dituen baloreek (mugikortasuna, bio-erritmoen kontrako
ordutegiak, erabateko prestutasuna…) dakarte komunitatea (domestikoa
gutxienez bai, umeekin izateko denborarik ez, gogorik ezeraino, gure
kontzientzia txarra sakrifizio-opariak –materialak- merkatuaren aldarean
egingo ditugularik ) eraiki ezina, balore alternatiboak eta “gureak”
sortzea… JosAnton Artzek: zer nahi eta hura eman, halere mutikoa triste, denek
ematen diotelako nahi duena eta inork ez behar duena: zer da nahi duena
eta zergatik nahi du? Zer da behar duena eta zergatik ez diogu ematen?
- “Kolonizazio kultural-psikologikoa da
kapitalaren estrategia hiperkontsumismoaren aro berrian” (Joseba
Azkarraga). Zer irabazten du kapitalak ordea, kolonizazio horren biktima
bera ere bada?
No hay comentarios:
Publicar un comentario